XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iparramerika

Zenbaitetan, geografikoki hartuta, Iparramerika Alaskatik Panamako istmoraino hedatzen dela esan ohi da, kanadiar irlak eta arktiarrak, Groenlandia eta Antillak barne.

Azalera, orotara, 24.200.000 km2-koa du eta 360 milioi biztanle inguruko biztanleria.

Hala ere, politikoki, Mexikoko Tehuantepec-eko istmoa hartu ohi da hegoaldeko mugatzat eta Karibe itsasoa inguratzen duen eskualdea, nahiz itsaso horretan dauden irlak, Ertamerikatzat hartzen dira.

Mendebalderantz, mendikateak Alaskatik hasi iparraldean eta Ertamerikaraino hedatzen dira.

Estatu Batuetan, sistema orografiko handi hori, 2.500 km-ko zabalera hartzera iristen da eta bere baitan daude besteak beste: Urjauzien Mendikatea, Mendi Harritsuak eta Sierra Madre Mendikatea.

Mendikatea hauen artean sapalda altuak daude, hala nola Columbiakoa, Arro Handia deitua eta Coloradokoa.

Ekialderantz, beste mendikatea handi bat dago, Appalache Mendiak deitua, ia 2.500 km-ko luzerarekin eta Iparraldeko San Lorentzo ibaiaren bokaletik hasi eta Hegoaldeko Alabamaraino hedatzen da.

Eskualde hau, energia hidroelektrikoaren eta baliabide mineralen, nahiz basoen kokaleku garrantzitsua da (ikatz eta burdinarena nagusiki), kontinenteko gune industrial nagusiaren oinarrizko beharrizanak betez.

Bi mendikatea nagusi hauen artean aurkitzen dira Estatu Batuetako behelur zabalak, Lautada Handiak, eta Kanadan eskualde harritsua eratua dute laku erraldoiz beteta, Iparralderago, aldiz, tundra bihurtuz.

Kontinentearen zati handi batek klima nabarmenki kontinentala dauka.

Ekialdeko eta Mendebaleko mendikatea handiek langa gisa jokatzen dute ozeanoekiko, baina erdiko lautada handia Hegoaldetik igotzen diren haize beroei eta Arktikotik jaisten diren haize hotzei irekita uzten diete.

Kaliforniak, mediterraniar erako klima epela du, baina Antillek eta Ertamerikak, oro har, gehienbat bederen, tropikala dute.

Iparramerikako flora eta fauna, Europakoen antzekoak dira arlo askotan, nahiz eta espezie-ugaritasun handiagoa izan.

Ingurune naturalak, ustiapen azeleratuaren ondorio gogorrak jasan ditu eta duela mende bat arte ohizkoak ziren paisaia batzuk, gaur egun jada osoro desagertuak dira.

Iparramerikako kolonizazioa frantziarrek egin zuten eta hauek lehenak izan ziren Kanadan finkatzen; ingelesek, aldiz, koloniak sortu zituzten Atlantiar itsasertzean eta espainiarrek Mexiko, Antillak eta Ertamerika kolonizatu zituzten.

Azkenaldian ordea, Iparramerika, emigratzaile-kopuru izugarriaren helmuga izan da eta ohizko emigratzaile ingeles, irlandar, alemaniar eta eskandinaviarrei, eslaviar eta latinoak gehitu zaizkie gure mende honetan.

Jopu-aldian Afrikatik arraza beltzeko multzo handiak izan ziren hara eramanak, Estatu Batuetako eta Antilletako hegoaldeko soro handietan lan eginarazteko.

Gaur egun, Estatu Batuetako populazio beltza hogeitabi milioitik gorakoa da.

Iparramerikako bertoko lehen biztanleak, indio eta eskimalak, gutxiengo etniko txikiak baino ez dituzte osatzen gaur egun.